top of page

Asteartea-k harrera beroa izan du hedabide esanguratsuetan, bai Euskal Herrian eta Estatu mailan (EITB, El Diario Vasco, El Correo, Naiz Irratia, Gaztea), eta baita Erresuma Batuan ere, non One Jazz eta JazzFM irrati-kateetan aurkeztu zuten, Nikki Yeoh pianista ospetsuaren saioan, hain zuzen. Gainera, diskoak kritika paregabea jaso du izen handiko Songlines Magazine aldizkarian. UK Jazz News-ek ere kritika bikaina argitaratu du, eta Women in Jazz Media aldizkariak Beari egindako elkarrizketa plazaratu du, kulturaren, tradizioen eta genero musikal ezberdinen arteko zubiak eraikitzen dituen ahots ausart eta berria bezela deskribatuz.
“Aparteko heldutasuna erakusten duen lana, ñabardura sorta ederrarekin; ez bakarrik gai konplexuak jorratzean, baita soinu-unibertsoan bertan ere.”
UK Jazz News
“Bere kantatzeko moduan intimitate berezi bat dago, guztiz harrapatzen zaituena. Sentiberatasun bereziko artista.”
UK Jazz News
​
“Nazioarteko promesa. Beste mundu bateko unibertso sonikoa.”
Songlines Magazine
“Bearen esentzia une oro dago presente disko hunkigarri honetan... Bere ahotsa zintzoa eta egiazkoa da, modu liluragarrian: indartsua eta purua aldi berean.”
Women in Jazz Media
“Euskal musikaren panoramaren errebelazio handienetako bat”
El Correo
bottom of page























